Hasiera 50:9-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Gurdi eta zaldunak ere bazihoazen. Berealdiko multzoa osatzen zuten!

10. Jordanez beste aldera dagoen Goren-Atadera iristean, hileta handi eta ospetsuak egin zituzten. Josek zazpi eguneko dolua egin zion aitari.

11. Goren-Atadeko dolua ikustean, bertakoek, kanaandarrek, esaten zuten: «Egiptoarren dolu hau bai dela ospetsua!» Horregatik, Jordanez beste aldeko leku hari Abel-Mitzraim —hau da, «Egiptoarren dolu»— eman zioten izena.

12. Jakoben semeek aitak agindu bezala egin zuten.

Hasiera 50