Hasiera 48:5-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Orain semetzat hartzen ditut, ni Egiptora etorri aurretik, hemen sortu zaizkizun Manases eta Efraim bi semeak, Ruben eta Simeon nire seme diren bezala.

6. Hauen ondoren izango dituzunak, berriz, zureak izango dira, eta Efraimi eta Manasesi utziko diedan ondarean izango dute parte.

7. Mesopotamiatik nentorrela hil zitzaidan Rakel, zure ama, Kanaan lurraldean, Efratara iritsi aurretik, eta han, Efratara, hots, Belenera, bidean ehortzi nuen».

Hasiera 48