Hasiera 48:10-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Jakobek, zahardadez begiak lausoturik, ezin zuen ikusi. Josek bere semeak aurrera eraman zizkionean, laztandu eta besarkatu egin zituen.

11. Gero, Joseri esan zion:—Ez nuen espero zure aurpegia berriro ikustea, eta hara, zu ez ezik, zure ondorengoak ere ikusarazi dizkit Jainkoak.

12. Orduan, Jose, bere semeak aitaren belaun artetik atera eta lurreraino makurtu zitzaion.

Hasiera 48