Hasiera 45:22-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

22. Bakoitzari aldatzeko jantziak eman zizkion. Benjamini, gainera, bost jantzi eta zilarrezko hirurehun txanpon.

23. Aitari hamar asto bidali zizkion, Egiptoko emaitzarik hoberenez kargaturik, eta hamar asteme gari-alez, ogiz eta jakiz kargaturik.

24. Anaiei, bidean beren arteko liskarrik ez izateko erregutu ondoren, agur egin zien.

25. Irten ziren, bada, Egiptotik eta, Kanaanera, beren aita Jakobengana, heldu zirenean,

Hasiera 45