Hasiera 42:8-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Ezagutu zituen, bai, Josek bere senideak, baina hauek ez bera.

9. Jose haietaz izandako ametsez oroitu zen, eta honela hitz egin zien:—Zelatariak zarete zuek, lurralde honetako alderdi zaindu gabeak miatzera etorriak.

10. Haiek erantzun:—Ez, jauna; zure zerbitzariok garia erostera etorri gara.

11. Aita bat beraren semeak gaituzu; gizon zintzoak gara eta ez zelatariak.

Hasiera 42