6. Dena Joseren gain utzi zuen, bada, Potifarrek eta aurrerantzean ez zen ezertaz arduratu, berak jaten zuenaz izan ezik.Itxura ederrekoa zen Jose.
7. Denboralditxo bat iragan ondoren, nagusiaren emazteak, Joserengan begiak jarri eta esan zion:—Zatoz nirekin ohera.
8. Josek ezezkoa eman zion, esanez:—Nire nagusiak ez du etxeko ezeren ardurarik, nire gain utzi baitu den-dena.