1. Jose Egiptora eraman zuten ismaeldarrek. Egiptoar batek, Potifarrek hain zuzen, faraoiaren funtzionario eta guardiaburuak, erosi zien.
2. Bere nagusi egiptoarraren etxean bizi zen Jose. Dena ongi ateratzen zitzaion, Jauna berekin baitzuen.
3. Ohartu zen nagusia Josek berekin zuela Jauna eta denetan ongi ateratzen laguntzen ziola.
4. Josek, bada, Potifarren estimua irabazi zuen, eta honek bere zerbitzurako hartu eta etxezain egin zuen eta ondasun guztien arduradun.