Hasiera 37:31-34 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

31. Orduan, aker bat hil eta Joseren jantzia harturik, akerraren odoletan busti zuten.

32. Gero, aitari bidali zioten mezu honekin: «Jantzi hau aurkitu dugu; ikus zure semearena den ala ez».

33. Jakobek ikusi eta esan zuen: «Nire semearena da. Basapiztiaren batek txikitu eta irentsi dit».

34. Jakobek bere jantziak urratu zituen. Gero, doluz jantzirik, egunetan egin zuen negar bere semearengatik.

Hasiera 37