Hasiera 36:17-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Esauren seme Reuelen jatorritik Nahat, Zerah, Xama eta Miza leinuburuak, Esauren emazte Basmaten ondorengoak.

18. Eta Anaren alaba Oholibama Esauren emaztearen jatorritik Jeux, Jalam eta Korah leinuburuak.

19. Horiek dira Esauren ondorengoak, Edomgo leinuburuak.

20. Hona lurralde hartan bizi ziren Seir hortarraren semeak: Lotan, Xobal, Tzibon, Ana,

21. Dixon, Etzer eta Dixan. Horiek ziren Seirren ondorengoak, hortarren leinuburuak Edomen.

22. Lotanen semeak Hori eta Hemam izan ziren; Lotanen arreba Timna izan zen.

Hasiera 36