Hasiera 32:2-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Bere bidean zihoala, Jainkoaren aingeru batzuekin egin zuen topo Jakobek.

3. Haiek ikusi orduko, Jakobek esan zuen: «Jainkoaren kanpalekua da hau!» Eta leku hari Mahanaim —hau da, «Kanpaleku-bieta»— eman zion izen.

4. Jakobek mezulariak bidali zizkion, bere aurretik, Esau bere anaiari, Seir lurraldera, Edomgo landetara.

5. Agindu hau eman zien: «Hona nola hitz egingo diozuen Esau ene anaiari: Honela mintzo da Jakob zure zerbitzaria: Labanekin egona nauzu eta orain arte luzatu naiz.

Hasiera 32