Hasiera 32:16-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. hogeita hamar gamelu esnedun eta hamar asteme.

17. Abereak taldetan banatu eta bere morroien esku utzi zituen, esanez: «Zoazte nire aurretik, abere-talde batetik bestera tarte bat utzirik».

18. Lehenengoari agindu hau eman zion: «Esau nire anaiak zurekin topo egin eta galdegingo dizunean: “Norena zara? Nora zoaz? Norena da aurrean daramazun abere-taldea?”,

19. hau esango diozu: “Jakob zure zerbitzariarena; Esauri bidaltzen dion oparia da; eta bera dator atzetik”».

Hasiera 32