Hasiera 29:4-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Jakob honela mintzatu zitzaien artzainei:—Anaiok, nongoak zarete?—Haran herrialdekoak —erantzun zioten.

5. Hark galdetu:—Ezagutzen al duzue Laban, Nahorren semea?Haiek erantzun:—Bai, ezagutzen dugu.

6. Eta Jakobek:—Ongi al da?—Bai, ongi da —erantzun zioten—. Hor dator, hain zuzen, haren alaba Rakel, ardiekin.

7. Jakobek esan zien:—Begira, oraindik egun-argi da. Ez da abereak biltzeko garaia. Eman ardiei edaten eta eraman larrera.

8. Baina haiek erantzun zuten:—Ez dugu hori egiterik, abere-talde guztiak bildu arte; orduan mugituko dugu harria putzuko aho gainetik eta edaten emango.

9. Oraindik Jakob haiekin hizketan ari zela, Rakel iritsi zen aitaren ardiekin, artzain ibiltzen baitzen.

Hasiera 29