Hasiera 29:26-30 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

26. Labanek erantzun zion:—Gure artean ez dugu alaba gazteena nagusiena baino lehen emateko ohiturarik.

27. Buka ezazu Learen eztei-astea eta, gero, Rakel ere emango dizut beste zazpi urteko lanaren truke.

28. Halaxe egin zuen Jakobek. Learekiko eztei-astea bukatu zuenean, Labanek bere alaba Rakel eman zion emaztetzat.

29. Labanek bere neskame Bilha eman zion Rakeli neskametzat.

30. Elkartu zen Jakob Rakelekin ere, eta Lea baino maiteago izan zuen. Beste zazpi urtez lan egin behar izan zuen Labanentzat.

Hasiera 29