Hasiera 18:31-33 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

31. Abrahamek, berriro ere:—Badakit ausartegia naizela, baina badaiteke hogei besterik ez izatea.—Ez dut suntsituko hogei horiengatik —erantzun zion Jaunak.

32. Eta Abrahamek, oraindik:—Ez haserre, Jauna, beste behin mintzatzen banatzaizu. Badaiteke hamar besterik ez izatea.Jaunak erantzun zion:—Ez dut suntsituko hamar horiengatik.

33. Abrahamekin mintzatzen amaitu ondoren, alde egin zuen Jaunak. Eta Abraham bere oihal-etxolara itzuli zen.

Hasiera 18