Hasiera 15:14-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Alabaina, zigortu eginen dut esklabo bihurtuko dituen herria; ondoren, aberastasunez beterik irtenaraziko ditut.

15-16. Laugarren belaunaldian itzuliko dira hona, ez baita ordu arte bere betera helduko amortarren gaiztakeria. Zu, berriz, zahartzaro zoriontsua izan ondoren, zeure arbasoekin elkartuko zara bakeanĀ».

17. Eguzkia sartu eta iluna egin zenean, labe bat ketan eta zuzi bat sutan igaro ziren hildako abereen artetik.

Hasiera 15