Ezekiel 46:19-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. «Gero, atearen ondoko sarreratik, iparralderantz dauden apaizen gela sakratuetara eraman ninduen gizonak. Barren-barrenean mendebaldera zegoen leku bat erakutsiz,

20. esan zidan: “Hor egosiko dute apaizek barkamen- eta ordain-oparietako abereen haragia, baita erreko ere labore-oparia. Horrela, ez dute ezer kanpoko atarira eraman beharko; bestela, oparigai sakratuez herria sagaratuko bailukete”».

21. Ondoren, kanpoko atarira eraman eta hango lau kantoien aurretik pasarazi ninduen: kantoi bakoitzean patio txiki bat zegoen.

Ezekiel 46