Ezekiel 4:1-4-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Esan zidan Jaunak: «Gizaseme, hartu adreilu bat eta jarri zeure aurrean; marraztu gainean hiri bat, Jerusalem.

2. Setia ezazu hiria: jarri eraso-dorreak beraren aurka, egin lubetak, ezarri guda-kanpalekuak eta jarri eraso-tresnak inguru guztian.

3. Hartzazu burdin xafla bat eta ezarri burdin hesia balitz bezala zeure eta hiriaren artean; finkatu zeure begiak hirian: setiaturik gelditu da. Hau seinale izango da Israel herriarentzat.

4-5. «Gero, etzan ezkerraldera eta hartu zeure gainean Israel herriaren errua. Hirurehun eta laurogeita hamar egunez egongo zara horrela etzanda, israeldarren errua zeure gain hartuz: egun bat israeldarren bekatu-urte bakoitzeko.

10. Kilo laurden bateko anoa jango duzu egunero, ordu jakinetan.

11. Ura ere neurtua edango duzu, litro bat, ordu jakinetan.

12. Garagar-taloaren antzeko opilak egin eta jendaurrean giza gorotzaren gainean erreko dituzu».

13. Eta erantsi zuen Jaunak: «Sakabanatuko ditudan nazioen artean, israeldarrek janari kutsatua jan beharko dutela esan nahi du horrek».

14. Esan nion: «Jainko Jauna, ni ez naiz sekula kutsatu; haurtzarotik gaur arte sekula ez dut abere akabatu edo sarraskiturik jan, eta ez da inoiz nire ahoan haragi kutsaturik sartu».

15. Hark erantzun zidan: «Ederki, giza gorotzaren gainean egin ordez, zeure ogia behi-gorotzaren gainean prestatzeko baimena ematen dizut».

16. Eta erantsi zidan: «Gizaseme, ogi-hornidura kenduko diot Jerusalemi; mugatua eta larri jango dute ogia, ura ere neurtua eta ikaraz edango.

17. Azkenik, ura eta ogia faltako zaizkie, lur jota gelditu eta usteldu egingo dira beren erruarengatik».

Ezekiel 4