Ezekiel 32:5-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Mendietan sakabanatuko dutzure sarraskiaeta harekin haranak beteko;

6. zure odolaz blai egingo dut lurra,mendi gainetatik isurieta erreka-zuloak ere beteko.

7. Zu itzaltzean, zerua estaliko dut:izarrak ilundueta eguzkia lainoz estaliko;ilargiak ez du distirarik egingo.

8. Zuregatik ilunduko ditutzeruko argizagi guztiak,eta ilunpea ekarrikozure herrialdera.Honela diot nik, Jainko Jaunak.

9. Herri asko atsekabez beteko da,zure amaieraren berri nazioeieta ezagutzen ere ez dituzunherrialdeei ematean.

10. Herri asko utziko dut txunditutazuri gertatuaz;izuak hartuko dituhaietako erregeaknik ezpata astintzeanberaien aurrean.Etengabe egingo dute dardara,bizia galtzeko beldurrez,zu eroriko zaren egunean.

11. «Hau diot nik, Jainko Jaunak:Babiloniako erregearen gudarosteakharrapatuko zaitu.

Ezekiel 32