Ezekiel 31:12-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Atzerritarrek, nazioen arteko ankerrenek, eraitsi dute eta bertan behera utzi mendietan. Haren adar hostotsuak haran eta erreka-zuloetara erori dira hautsita; haren gerizpean bizi ziren herriek ihes egin eta bakarrik utzi dute.

13. Hegazti guztiak pausatu dira enbor erorian, basapiztiak gorde haren adar artean.

14. Hau dena, ur-bazterreko zuhaitzik hodeietaraino goratu ez dadin gertatu da, eta ongi ureztaturiko arbolarik besteen gain altxa ez dadin. Izan ere, denek hil behar baitute, gizakiek bezalaxe, eta lur azpiko mundura joan, hildakoen tokian daudenekin elkartzera.

Ezekiel 31