Ezekiel 22:19-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Beraz, hau diot nik, Jainko Jaunak: Zuek denok hondakin bihurtu zarete; horregatik, metatu egingo zaituztet Jerusalemen erdian.

20. Zilarra, brontzea, burdina, beruna edo eztainua labearen erdian metatu eta dena urtzeko sua suspertzen den bezala, hala metatuko zaituztet neure haserre-suminean, labean jarri eta urtzeko.

21. Pilatu eta neure sumina suspertuko dut zuen kontra; Jerusalemen erdian urtaraziko zaituztet.

22. Zilarra labearen erdian urtzen den bezala, hala urtuko zaituztet Jerusalemen erdian; orduan jakingo duzue ni naizela Jauna, zuen kontra bere sumina isurtzen duena».

Ezekiel 22