Ezekiel 21:30-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

30. Zuri dagokizunez, Israelgo printze, gaizkile zital hori, heldu da zure ordua, azken zigorraren eguna.

31. Hau diot nik, Jainko Jaunak: Ken diezaiotela durbantea, kendu koroa; ezer ez da lehen bezala izango: behekoa goratua eta goikoa beheratua izango da.

32. Hondamendia! Hondamendia! Sekula gertatu ez den bezalako hondamendi bihurtuko dut dena; baina hau ez da gertatuko nik zigor-epaia betetzeko baimendu dudana heldu arte.

Ezekiel 21