Ezekiel 16:23-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

23. «Eta gaiztakeria hauen guztien ondoren —Ai ene, zoritxarrekoa zu!, diot nik, Jainko Jaunak—

24. prostituzio-lekuak eraiki zenituen plaza

25. eta bideburu guztietan; zeure edertasuna lohitzen zenuen, edonori zeure burua eskainiz eta lizunkerietan etengabe jardunez.

26. Egiptoarrekin, zeure ondoko gizonkote horiekin, prostituzioan jardun zenuen; horrela, lizunkeriak ugalduz, iraindu egin ninduzun.

27. Orduan, eskua luzatu nuen zu zigortzeko. Zure bizigaiak murriztu eta zeure etsai filistear hirien esku utzi zintudan, haiek ere lotsatu egiten zirelarik zure jokaera iraingarriaz.

Ezekiel 16