Ezekiel 14:18-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. hiru gizon horiek herrialde horretan baleude, nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik, ez dutela beren seme-alabarik ere bizirik aterako; beraiek bakarrik geldituko dira bizirik.

19. Edo demagun izurria bidaltzen dudala herrialdearen aurka eta heriotza zabaltzen dudala neure suminez, gizakiak eta abereak suntsituz;

20. herrialde horretan Noe, Daniel eta Job baleude, nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik, ez dutela seme-alabarik ere bizirik aterako. Beraiek bakarrik jarraituko dute bizirik beren zintzotasunagatik.

21. «Hau diot nik, Jainko Jaunak: Are okerrago izango da, gizakiak eta abereak suntsitzeko lau zigor beldurgarriok —gerra, gosetea, basapiztiak eta izurria— Jerusalemen aurka bidaliko ditudanean.

Ezekiel 14