Ezekiel 12:7-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Bete nuen agindu zitzaidana. Egun-argitan prestatu nuen fardela, erbesterako beharrezkoarekin; arratsean horma zulatu nuen eskuz eta ilunpetan atera nintzen, fardela bizkarrean harturik, guztien aurrean.

8. Biharamun goizean, esan zidan Jaunak:

9. «Gizaseme, Israel herriak, herri errebelde horrek, ez al dizu galdetu zertan zabiltzan?

10. Adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua, Jerusalemen dagoen printzearentzat eta bertako Israel herriarentzat dena.

11. Esan seinale zarela zu beraientzat; zuk egina eginaraziko diedala beraiei ere: erbestera joango dira gatibu.

Ezekiel 12