Ezekiel 12:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Honela mintzatu zitzaidan Jauna:

2. «Gizaseme, herri errebeldearen artean bizi zara; badituzte begiak ikusteko, baina ez dute ikusten; belarriak entzuteko, baina ez dute entzuten; izan ere, herri errebeldea da.

3. Zuk, gizaseme, egin erbesteratuarena: hartu behar-beharrezkoa eta zoaz erbestera egun-argiz beraien aurrean. Zauden lekutik beste baterantz joango zara beraien aurrean. Agian, orduan ohartuko dira herri errebeldea dela.

Ezekiel 12