Ezekiel 10:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Kerubinen buru gainean zegoen sabaiaren gainean, tronu-itxurako zerbait ikusi nuen, zafiro harriaren antzekoa.

2. Esan zion Jaunak lihoz jantzitako gizonari: «Sartu kerubinen azpiko gurpil artera; hartu handik eskuak bete txingar gori eta barreiatu hirian». Eta gizona sartu egin zen neure begi-bistan.

3. Gizona sartu zenean, kerubinak tenpluaren eskuinaldera zeuden, eta lainoak barruko ataria betetzen zuen.

4. Jaunaren aintza kerubinen gainetik altxatu eta tenpluko sarrerara joan zen; lainoak tenplua bete zuen, eta Jaunaren aintzaren distirak ataria.

Ezekiel 10