Ester 7:9-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Harbonak, erregearen aurrean zeuden laguntzaileetariko batek, esan zuen:—Hamanek prestatua du, hain zuzen, urkabea Mardokeorentzat, bizia salbatu zizunarentzat. Hamanen etxean dago eraikia, hogeita bost metro ditu.—Zintzilika bezate Haman bertan! —esan zuen erregeak.

10. Eta Mardokeorentzat prestatua zuen urkabean zintzilikatu zuten Haman. Orduan baretu zen erregearen haserrea.

Ester 7