Ester 5:12-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. eta erantsi zuen:—Gainera, Ester erreginak, erregearekin batera, ni bakarrik gonbidatu nau prestatu duen otordura. Eta biharko ere, erregea eta biok gonbidatu gaitu.

13. Hori guztia, ordea, alferrik dut, Mardokeo judua jauregi aurrean eseria ikusten dudan bitartean.

14. Orduan, bere emazte Zerexek eta adiskide guztiek erantzun zioten:—Agindu ezazu hogeita bost metroko urkabea egin dezaten, eta bihar goizean eskatu erregeari Mardokeo bertan zintzilikatzeko. Horrela, alai joan zaitezke erregearekin bazkaltzera.Pozik entzun zuen hori Hamanek, eta urkabea eginarazi zuen.

Ester 5