Ester 5:10-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Gorde zuen, hala ere, haserrea eta, bere etxean sarturik, bere adiskideak eta bere emazte Zerex etorrarazi zituen.

11. Han ari izan zitzaien nolako aberastasun handiak zituen esaten, zenbat seme-alaba zituen, nola goratu zuen bera erregeak, nola jarri zuen buruzagi eta funtzionario ororen gainetik,

12. eta erantsi zuen:—Gainera, Ester erreginak, erregearekin batera, ni bakarrik gonbidatu nau prestatu duen otordura. Eta biharko ere, erregea eta biok gonbidatu gaitu.

Ester 5