Ester 1:20-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Horrela, erregeak harturiko erabakia, hain zabala den inperio osora hedatuko da. Orduan, emazte guztiek beren senarrei, nola handienei hala apalenei, begirune izanen dieteĀ».

21. Erregeak eta buruzagiek ongi iritzi zioten aholku honi, eta erregeak Memukanen esana egin zuen.

22. Gutunak igorri zituen erreinuko eskualde guztietara, eskualde bakoitzeko idazkeran eta herri bakoitzeko hizkeran emanak, gizaseme guztiak nor bere etxeko nagusi izan zitezen aginduz.

Ester 1