Esdras 10:17-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Eta hurrengo urteko lehenengo hilaren lehen egunean amaitu zuten emakume atzerritarrekin ezkondu ziren gizonen auzia.

18. Hona hemen emakume atzerritarrekin ezkondurik zeudenen zerrenda:Apaizen artean: Jotzadaken seme Josueren ondorengoetan: Maaseias, Eliezer, Jarib eta Gedalias;

19. hauek beren emazteak bidaltzeko hitza eman eta beren erruaren ordainetan ahari bana eskaini zuten.

20. Imerren ondorengoetan: Hanani eta Zebadias.

21. Harimen ondorengoetan: Maaseias, Elias, Xemaias, Jehiel eta Uzias.

22. Paxhurren ondorengoetan: Elioenai, Maaseias, Ismael, Netanel, Jozabad eta Eleasa.

Esdras 10