Esaera Zaharrak 5:9-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. arrotz edo bihozgaberen bati eman ez diezazkionzure ohorea eta bizia bera.

10. Zure lan eta ahaleginen emaitzekez ditzatela ezezagunak asebete.

11. Azkenean negar-zotinka egingo duzu,osasuna galduko duzunean.

12. Orduan esango duzu:«Zergatik gaitzetsi ote nuen heziketa?Zergatik mespretxatu ote zentzarazpena?

13. Ez nuen, ez, maisuen esana entzun,ez nien jaramon egin irakasleei!

14. Ia egon naiz zoritxarrik bete-beteeneanherri-batzar osoaren aurrean salatuta».

15. Emaztea duzu urtegi eta putzu: edan bertatik ura.

16. Kanpora botako ote duzu zeure iturrietako ura,kaleetan barrena zeure ubideetakoa?

Esaera Zaharrak 5