Esaera Zaharrak 28:13-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Bere hutsegiteak ezkutatzen dituenak ondoren txarra izango du,aitortu eta damutzen denak errukia lortuko.

14. Zorionekoa beti begirunez jokatzen duena;bihotz gogorrekoa zoritxarrean jausiko da.

15. Orroka ari den lehoia eta hartz gosetia bezalakoagobernari gaiztoa herri xehearentzat.

16. Printze zentzugabeak zapalkuntza areagotzen;bidegabekeriazko irabaziak gorrotatzen dituena luzaroan biziko.

17. Hilketa baten zama gainean duen gizakiahobiraino doa ihesi: ez geldiarazi!

Esaera Zaharrak 28