Esaera Zaharrak 25:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Hauek ere Salomonen esaera zaharrak dira,Judako errege Ezekiasen funtzionarioek jasoak.

2. Bere egintzen misterioagatik zor zaio aintza Jainkoari,arazoak aztertu eta argitzeagatik erregeari.

3. Zeruaren goitasuna, lurraren sakontasunaeta erregeen bihotzak aztergaitzak dira.

4. Kendu zilarrari hondakinaketa ontzia egingo du zilarginak.

5. Kendu gaiztoa erregearen aurretiketa haren tronua zuzentasunean sendotuko da.

6. Ez harrotu zeure burua erregearen aurrean,ezta handikien ondoan jarri ere.

7. Hobe duzu «Igo hona!» entzun,handiago baten aurrean apalarazia izan baino.Zeure begiez ikusi baduzu ere,

Esaera Zaharrak 25