Esaera Zaharrak 23:9-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Ez hitz egin zentzugabearen belarrira,mespretxatu egingo baititu zure zentzuzko arrazoiak.

10. Ez aldatu lekuz antzinako mugarririk,ezta sartu ere umezurtzen lursailetara,

11. ahaltsua baita haien eskubideen babesleaeta berak defendatuko du haien auzia zure kontra.

12. Egin jaramon heziketari eta entzun arretaz irakaspenak.

13. Ez izan beldur gaztea zigortzeko,makilakada batzuengatik ez da hilko eta;

Esaera Zaharrak 23