Esaera Zaharrak 23:19-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Entzun, seme, eta izan zuhur,bideratu zuzen zeure bizia.

20. Ez zaitez elkartu zurruteroekin,ezta tripazainekin ibili ere;

21. izan ere, mozkorrek eta jatunek gabezian amaitzen duteeta nagiak zarpailez janzten.

22. Entzun sorrarazi zintuen aitari,ez mespretxatu ama, zahartu egin dela eta.

23. Erosi eta ez saldu benetan baliotsu direnak:zuhurtzia, heziketa eta adimena.

24. Seme zintzoaren aita pozez betetzen da,zuhurra mundura ekarri duena alaitu egiten.

Esaera Zaharrak 23