Esaera Zaharrak 22:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Hobe izen ona aberastasun ugari baino,hobe onetsia izatea urrea eta zilarra baino.

2. Aberatsa eta behartsua honetan dira berdinak:Jaunak egin zituen biak.

3. Arriskua ikusi eta gorde egiten da zentzuduna,heldugabeak aurrera segitu eta kaltea jasan behar.

4. Apaltasunaren ondorio dira Jaunarenganako begirunea,aberastasuna, ohorea eta bizia.

Esaera Zaharrak 22