Esaera Zaharrak 21:12-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Jainko zuzena begira dago gaiztoen etxekoei:hondamendira botatzen ditu gaiztoak.

13. Behartsuaren deiadarrei ez entzunarena egiten dienari,ez diote berari ere entzungo, laguntza eske dei egitean.

14. Ezkutuko opariak sumina baretzen du,isilkako erregaluak haserrerik biziena.

15. Zuzenbidea betetzean, zintzoa poztu;gaizkilea, ordea, izu-ikaratu.

16. Zentzuzko jokabidetik okertzen denakhildakoen artean amaituko du.

Esaera Zaharrak 21