Esaera Zaharrak 20:3-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Gizakiarentzat ohoragarri da liskarretatik ihes egitea;baina zentzugabea auzitarako beti prest.

4. Udazkenean, alferrak ez du sororik landu nahi;uzta-garaian, bilatu eta ez du ezer aurkitzen.

5. Ur sakonak dira giza pentsamenduak,zentzudunak asmatzen du ateratzen.

6. Askok dituzte beren buruak zintzotzat;baina fidagarria denik, nork aurkitu?

7. Zintzoak prestu jokatzen du beti;zorionekoak haren ondorengo seme-alabak!

8. Erregeak, epaimahaian esertzean,begiratu hutsez haizatzen du gaiztakeria guztia.

9. Nork esan dezake: «Garbitu dut bihotza,bekaturik gabe nago?»

Esaera Zaharrak 20