Esaera Zaharrak 1:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Hona Salomonen esaerak,Israelgo errege Daviden semearenak.

2. Esaera hauek jakinduria ezagutarazi, heziketa emaneta esaldi sakonak ulertarazteko dira;

3. baita heziketa egokia lortzen laguntzeko ere:zuzentasuna, zintzotasuna eta prestutasuna;

4. egokiak dira heldugabeei zuhurtasuna emateko,gazteei ezaguera eta bereizmena;

5. zuhurrak entzun bitza eta zuhurrago bihurtuko da,burutsuak trebetasuna bereganatuko du;

6. esaera zahar eta zuhur-hitzak ulertarazten dituzte,baita atsotitzak eta asmakizunak ere.

7. Jaunarenganako begirunea da ezagueraren oinarria;baina zentzugabeek mespretxatu egiten dituztezuhurtzia eta heziketa.

Esaera Zaharrak 1