Erromatarrei 5:8-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Baina Kristo, gu oraindik bekatari ginela hil zen gure alde: honela erakusten du Jainkoak guri digun maitasuna.

9. Orain, Jainkoak Kristoren odolaz onartu gaituelarik, zenbatez gehiago ez ote gaitu salbatuko zigorretik beraren bitartez!

10. Zeren eta, etsai ginelarik, Jainkoak bere Semearen heriotzari esker berekin baketu bagintuen, behin baketuz gero, zenbatez gehiago ez ote gaitu salbatuko beraren biziaz!

Erromatarrei 5