Erromatarrei 12:12-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Bizi zaitezte itxaropenean alai; izan eroapen handiko ezbeharrean eta iraupentsu otoitzean.

13. Lagundu fededunei beren beharretan; eman gogoz ostatu arrotzari.

14. Bedeinka itzazue erasotzen dizuetenak, bedeinkatu eta ez madarikatu.

15. Poztu pozez daudenekin; egin negar negarrez daudenekin.

16. Bizi zaitezte elkar ongi hartuz; ez izan handinahi, apalen mailako baizik; ez jo zeuen buruak jakintsutzat.

17. Ez itzuli inori gaitzik gaitz orde. Saia zaitezte gizon-emakume guztiei ongi egiten.

Erromatarrei 12