Erromatarrei 11:6-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Eta onginahi hutsez baldin bada, ez da egintzengatik; bestela, onginahia ez litzateke onginahi izango.

7. Zer esan nahi du horrek? Israel herriak ez zuela aurkitu bila zebilena, eta Jainkoak aukeratuek lortu dutela; gainerakoak, berriz, itsuturik gelditu dira,

8. Liburu Santuak dioen bezala: Jainkoak adimena itsutu egin zien. Begiak eman zizkien, baina ez ikusteko, belarriak ere bai, baina ez entzuteko Eta horrela gaur arte.

9. Eta Davidek honela dio: Gerta bekizkie beren otorduak tranpa eta sare, erorbide eta zigor.

Erromatarrei 11