Epaileak 9:18-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Zuek, aldiz, gure aitaren etxearen kontra jaiki zarete gaur eta haren hirurogeita hamar semeak hil dituzue, denak harri beraren gainean. Eta haren mirabearen seme den Abimelek izendatu duzue zeuen errege, senide duzuela eta.

19. Beraz, Jerubaalekiko eta beronen etxearekiko gaur egoki eta zuzen jokatu duzuela uste baduzue, on degizuela Abimelekek, baita zuek ere Abimeleki!

20. Baina hala ez bada, kiskal zaitzatela zuek, Sikemgo nagusi eta Bet-Miloko jendeok, Abimelekengandik aterako den suak, eta kiskal dezala bera ere zuengandik eta Bet-Milokoengandik aterako denak!ยป

21. Ondoren, Jotamek ihes egin zuen; Beer-era joan eta bertan bizi izan zen, bere anaia Abimelekengandik urrun.

22. Hiru urtez agindu zuen Abimelekek Israelen.

Epaileak 9