Epaileak 7:15-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Ametsa eta esanahia entzun zituenean, Gedeonek, makurtuz, Jainkoa gurtu zuen. Gero, israeldarren kanpalekura itzuli zen oihuka:—Jaiki! Gure esku utzi du Jaunak madiandarren kanpalekua!

16. Gedeonek hiru taldetan banatu zituen hirurehun gizonak eta, adarrak eta barruan lastargiak zeuzkaten pegar hutsak emanik,

17. esan zien:—Ni kanpaleku-ertzera heltzean, begira niri eta egin nik egingo dudana.

18. Nik eta nire taldeak adarrak jotzean, jo zuek ere kanpalekuaren inguru guztian eta egin oihu: «Jaunarengatik! Gedeonengatik!»

Epaileak 7