Epaileak 6:11-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Aldi hartan, Jaunaren aingerua Ofra herrixkara etorri eta arteondo baten azpian jarri zen. Arteondo hura Abiezerren senitarteko Joaxena zen. Honen seme Gedeon garia dolarean jotzen ari zen, madiandarrek ikus ez zezaten.

12. Orduan, Jaunaren aingerua agertu eta esan zion:—Jauna zurekin, gizon ausart hori!

13. Gedeonek erantzun:—Barkatu, ene jauna, baina Jauna gurekin baldin bada, zergatik ari zaigu gertatzen hau guztia? Zertan dira gurasoek kontatzen zizkiguten gertaera harrigarri haiek, Jaunak Egiptotik ekarri gintuela esaten zigutenean? Orain, izan ere, eskutik utzi gaitu Jaunak eta madiandarren menpe jarri.

Epaileak 6