Epaileak 11:1-2 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Galaadeko Jefte gudari ausarta zen, Galaaden eta emagaldu baten semea.

2. Baina Galaaden emazteak ere izan zituen seme-alabak. Emaztearen semeok, hazi zirenean, bota egin zuten Jefte, esanez: «Ez duk parterik izango gure aitaren ondarean, beste emakume baten semea haiz eta».

Epaileak 11