Eginak 8:2-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Gizon jainkozale batzuek Estebanen gorpuari lur eman zioten eta dolu handia egin zuten harengatik.

3. Saulo triskantza ikaragarria egiten ari zen eliz elkartean: etxeetan sartu, gizon-emakumeak atxilotu eta kartzelara eramaten zituen.

4. Sakabanatu zirenak herriz herri joan ziren, mezua hots eginez.

5. Hala, Felipe Samaria hirira jaitsi eta Mesiasen berri ematen hasi zen.

Eginak 8