Eginak 7:29-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

29. Hau entzutean, Moisesek ihes egin zuen eta Madianen jarri zen bizitzen, eta han bi seme izan zituen.

30. «Berrogei urteren buruan, aingeru batagertu zitzaion sasi artean pizturiko sugarretan, Sinai mendiko basamortuan.

31. Moises harriturik gelditu zen ikusten zuenaz eta, hobeto ikusteko bertara hurbiltzean, Jaunaren ahotsa entzun zuen:

32. Ni zurearbasoen Jainkoa naiz, Abraham, Isaak eta Jakoben Jainkoa. Beldurrez dar-dar, Moises ez zen begiratzera ere ausartzen.

Eginak 7