Eginak 5:9-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Pedrok esan zion:—Zergatik hartu duzue elkar Jaunaren Espiritua tentatzeko? Hara, atean dira dagoeneko zure senarrari lur eman diotenak; zu eramango zaituzte orain.

10. Pedroren oinetara bat-batean erori eta hil egin zen. Sartu ziren gazteak eta, hilda aurkiturik, senarraren ondoan lur ematera eraman zuten.

11. Eliz elkarte osoa erabat beldurturik gelditu zen, baita gertatuaren berri izan zuten guztiak ere.

Eginak 5